ereiten jarraitu behar dugu; ezin, bestela, purgatorioari eutsi!

Similar documents
ZORIONAK!!! Aurkibidea. Kaixo!! Gu Edurne eta Xabier gara eta gaurko egunkaria sortzea egokitu zaigu.

PROGRAMAZIO LABURRA IKASTETXEAREN IZENA ANITURRI BHI ARLOA / GAIA INGELESA DATA

Mahalanobis-en distantzia. maiztasun absolutu. maiztasun baldintzatu. maiztasun erlatibo. maiztasun marjinal. maiztasun metatu

HORl-HORl, S.A.L. B/LEO (B/ZKAlA) ESPAÑA

AhoTTS testu ahots bihurgailua PDA sistemetan erabiltzeko moldaketa

Artatzako euskal testua. Transkripzioa eta hizkuntza azterketa

EKIALDEA INSTITUKO ALDIZKARIA 2003ko ekaina 8. zbk

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura

El bertsolarismo Bertsolaritza

Patxi Zubizarreta Euskal haur eta gazte literaturari buruzko baliabideak.. 103

IK4-LORTEK INFORME ANUAL URTEKO TXOSTENA ANNUAL REPORT


International Conference Europe after the euro crisis: Legitimacy, democracy and justice 2nd and 3rd September 2013

2nd september 2 de septiembre MARCO POLOS S DAILY MESSAGE/ MENSAJE DIARIO DE MARCO POLO TOWN BOARD CONSEJO DE BARRIO


International Conference Europe after the euro crisis: Legitimacy, democracy and justice 2nd and 3rd September 2013

#07 ITZULTZAILEAREN EGINKIZUNA UNIFORMETASUN LITERARIOAREN AURREAN 1. Carolina Moreno Tena Universitat de Barcelona

Importaciones. Impuestos ligados a la actividad. Impuestos Ligados a la Producción. Impuestos ligados a la producción y a la importación

utorrent.exe.lang.txt

Zk. SGIker PRESTAKUNTZA ESKAINTZA

Arquitectura y diseño Architecture and Design

How To Write A Novel

Cueva. Poza. lagua. Karrantza - Enkarterri - Bizkaia

Leadership and Innovation

BASQUE PROVERBS ESAERA ZAHARRAK

Jon Eskisabel Urtuzaga Euskal kantagintza: pop, rock, folk

V CONFERENCE ON SUBSIDIARITY V CUMBRE DE SUBSIDIARIEDAD SUBSIDIARIOTASUNARI BURUZKO V.GOI-BILERA

AZKUE BIBLIOTEKAREN KATALOGAZIO ERREGELAK

Minority Language Television in Europe: commonalities and differences between Regional Minority Languages and Immigrant Minority Languages

Kanpoko migrazio-saldoa. kantitate baztergarri. Kapital finkoaren eraketa gordina. Kapital finkoaren kontsumoa. Kapital higiezinaren errenta

BEGIAK ERNE: KLIMA ALDAKETA ARINTZEARI BURUZKO IPCC-REN TXOSTENA

Euskararako SAMPA kodeaz

EGITARAUA PROGRAMA PROGRAMME EU / ES / EN _ TXOA MAR- MARZO / MARCH _ 2016 _. Donostia / San Sebastián.

PAGASARRI. gugandik gertu nuestro monte más cercano our closest mountain

Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren, Angel Bidaurrazaga (editoreak)

LETRA LARRIAK. erabiltzeko irizpideak. 17 Euskara Zerbitzua Hizkuntza Prestakuntza

INFORME ANUAL ANNUAL REPORT. Logotipo original IK4-LORTEK. Research Alliance IK4 LORTEK

Reusee of software components orientated to ios mobile devices

The RST Basque TreeBank: an online search interface to check rhetorical relations

DENBORA, GEROA, IRAGANAREN OSTEAN BIZITZA, BIDEAN, ETENGABEKO MAKINA DENBORA, GEROA, IRAGANAREN OSTEAN HERIOTZA, BIDEAN, SORKUNTZAREN MAGALEAN.

PUBLIC ANNOUNCEMENT OF AUDITIONS TO SELECT INSTRUMENTALISTS

Training Caravan Ikertzaileak gelan Ikasturtea. Training Caravan Ikertzaileak gelan Curso

II BILBAO EUROPEAN ENCOUNTERS BLAZING THE TRAIL OF A NEW NARRATIVE FOR A NEW EUROPE

Development of a free Basque to Spanish machine translation system

Organization: Selection Committee:

Integrating language and content: issues to consider

Verbos modales. In this class we look at modal verbs, which can be a tricky feature of English grammar.

General Certificate of Education Advanced Level Examination June 2014

Zientzia eta Teknologiaren corpusa

Jon Darpón Sierra Osasun Sailburua

Determiner errors in Basque: Analysis and Automatic Detection

We will include a small token of our appreciation for your participation in this study with the survey.

Measuring perceived emotional intelligence in adolescent population: Validation of the Short Trait Meta-Mood Scale (TMMS-23) 1

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK 2015eko EKAINA. Choose between option A and option B. Specify the option you have chosen.

Stages of Family Recovery

The European Research Council: practical issues. Esther Rodríguez, Oficina Europea

Es la proporción en tanto por ciento del margen comercial bruto sobre el valor de las ventas netas de mercancias para revender.

BtoB MKT Trends. El Escenario Online. Luciana Sario. Gerente de Marketing IDC Latin America 2009 IDC W W W. I D C. C O M / G M S 1

88-GLI ARREDI FESTIVI

11, 12, 13 Junio / Junio / June

Elebakarren eta elebidunen euskararen jabekun tzaren erritmoaren inguruan 1. (On the rate of acquisition of Basque by monolinguals and bilinguals)

REY PERALES MEMORIAL SCHOLARSHIP

THE EFFECTIVENESS OF DIFFERENT VOCABULARY TEACHING METHODS IN EFL CLASSROOMS

Organization: Selection Committee: FIPA Festival international de Programmes Audiovisuels Basque Association of Scripwriters

Automobilen Mantentzearen

BALANCE DUE 10/25/2007 $ STATEMENT DATE BALANCE DUE $ PLEASE DETACH AND RETURN TOP PORTION WITH YOUR PAYMENT

The painting and the tree: Symbolism in the Upper Palaeolithic. A tribute to a great Basque Scholar

WENTWORTH WEBSTER ( )

SPANISH MOOD SELECTION: Probablemente Subjunctive, Posiblemente Indicative

4/13/2016. Illinois State Seal of Biliteracy Symposium DUAL LANGUAGE

Welcome Guide for International Students.

Sentence Match Quiz for Category: preterite_vs_imperfect_1 Mark the sentence that matches each item below.

AUSTRALIA VASCONIA AND THE LUCKY COUNTRY. by Gloria Totoricagüena Egurrola

DEMIAN (SEPAN CUANTOS / KNOW HOW MANY) (SPANISH EDITION) BY HERMANN HESSE

Turismo Hiztegia Vitoria-Gasteiz, 2009

Kafe Antzokia : The Global meets the Local in Basque Cultural Politics

Glossary. Introduction

1.- L a m e j o r o p c ió n e s c l o na r e l d i s co ( s e e x p li c a r á d es p u é s ).

1-Toponimo garrantzitsua edo oso ezaguna, nahiz eta grafia-arazorik ez izan. Adibidez, Gobi(ko) basamortua, Hiroshima, Mandalay, Aral itsasoa...

Removing Language Barriers: Reaching Your Spanish Speaking Audience

THE IMPACT OF THE INTERNATIONAL NORMATIVE FRAMEWORK ON THE POSITION OF VICTIMS OF TERRORISM

Experiments on the nature of how multiple images form in a plane mirror

Teaching ESL in New York City Public Schools. Marcia Biederman, ESL Teacher, New York City Dept. of Education

E M C P e r f o r m a n c e R e q u i r e m e n t s C o m p o n e n t s

SUBCHAPTER A. AUTOMOBILE INSURANCE DIVISION 3. MISCELLANEOUS INTERPRETATIONS 28 TAC 5.204

ISSUE #5/ >ARTICLE #5/2016

Gardenki eta ariketa bilduma

PRUEBA DE IDIOMA PARA ACCESO A LA CATEGORÍA DE SUBINSPECTORES DEL CUERPO DE POLICÍA MUNICIPAL DEL AYUNTAMIENTO DE MADRID TEST MODELO B

Tema 7 GOING TO. Subject+ to be + ( going to ) + (verb) + (object )+ ( place ) + ( time ) Pronoun

CHILD CARE 2016 SUMMER CREDENTIAL COURSES NEW YORK

PWB Management Corporation 3092 Hull Avenue, Bronx, NY Tel:(718) Fax: (718)

New words to remember

SUBCHAPTER A. AUTOMOBILE INSURANCE DIVISION 3. MISCELLANEOUS INTERPRETATIONS 28 TAC 5.204

ISC Spain. Enjoy a unique experience.

AP SPANISH LANGUAGE 2008 SCORING GUIDELINES

La danse basque Basque Dance

JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN FAKULTATEA (UPV/EHU) BIZI OHITURA OSASUNTSUAK SUSTATZEKO JARDUERA FISIKO PROGRAMAK PORTUGALETEN

Máster Executive en Inglés Profesional. (Nivel Oficial Consejo Europeo C1).

Irakaslearen gidaliburua

Transcription:

DOSSIERRA Soziolinguistika aldizkaria ereiten jarraitu behar dugu; ezin, bestela, purgatorioari eutsi! Julen Arexolaleiba HUHEZI- Mondragon Unibertsitatea Laburpena. diglosia kontzeptuaren esanahiaren bilakaera aztertuta, ez dut bat egiten Mikel zalbidek egiten duen hautu Fishmaniar ustez zientifiko-akademikoarekin, orokorregia eta lausoegia iruditzen zaidalako. Txepetxen teorizazioari helduta, hiru dimentsiotan (hiztuna, hizkuntza-komunitatea, lurraldea) ageri den diglosiaren definizioaren alde egiten dut. Aurrera begirako lehentasunen artean, bestalde, argudiatzen dut XXI. mendeko euskaldunon identitatean erein behar dugula baldin eta intimitatearen gertuko komunitateari eutsi nahi badiogu eta konpartimentazio sozio-funtzionalean gero eta bizitasun handiagoa izan. Hitz gakoak: Fishman, Txepetx, diglosia, intimitatea, identitatea. Abstract. we have to go on sowing seeds; otherwise we won t endure the purgatory! when analysing the evolution in the meaning of the concept diglossia, I do not concur with the presumably scientific and academic Fishman choice, which Mikel zalbide has made, because it seems too general and too fuzzy to me. I support the definition of diglossia that has appeared in three dimensions (speaker, speech community, territory) in Txepetx s theorization. I argue, however, that one of the priorities for us as far as the future is concerned is to plant seeds in 21st century Basque identity, if we want to maintain a close, intimate community and be increasingly alive in socio-functional compartmentalisation. Key Words: Fishman, Txepetx, diglossia, intimacy, identity.

Julen Arexolaleiba Ereiten jarraitu behar dugu; ezin, bestela, purgatorioari eutsi! eutsi eta erein, jarraidura eta irekidura, inmanencia y extracción, barrurantz eta kanporantz ari gara denok. Nor zertan ari den eta gainerakoak zertan ari diren ebaluatzeko, ordea, ez gara ados jarri izan. Bat nator Mikelekin dioenean Aparta que voy eta egitekotan nik izan direla gurean ohiko jokamolde banderizoaren ezaugarri batzuk. Botere VS kontrabotere dinamika, ordea, aldatuz doa azken urteotan, eta lortu beharrekoa da euskaltzaleon arteko sinergia-giroak hobetik hobera egitea aurrerantzean. ez dago paper zaharrik astintzen hasi beharrik muga-arazo pertsonal-biografiko larriak gainditzen hasteko. elkarren izateko gogoaren errekonozimendua egitea nahikoa izan daiteke sinergia-giro hori antzematen hasteko. Jarrera bat da. diferentzia sakon, benetako eta ezinbestekoak izanda ere, Joxe Agustin Arrieta eta zu zeu, kasu, euskaldun izaten jarraitzeko gogo hori praktikan jarri izana aitortzen diozue elkarri? Baietz pentsatu nahi dut. diferentziak gizalege hobez eta patxada handixeagoaz bideratzen ikasteko ahalegin horretan, bada, giroa hobetzen saiatzea dagokigu, nori bere saihetsetik, euskaldunok elkar osatzen eta osotzen dugulako kontzientzia izateko. giro banderizoari ez!, beraz. eusten eta ereiten jarraitzeko lehentasunak zeintzuk izan daitezkeen eztabaidatzen eta adosten hasteko ere, komeni da 70-80 hamarkadetan ozpindutako ardoari txorrotik joaten uztea eta zahagi berri bat betetzen hastea elkarrekin. Berrirakurri egin behar ditugu azken 30 urteotan egindakoak, nori berea aitortuz, ezer aurpegiratzen hasteko baino elkarrenganako errekonozimenduan sakontzeko. Mikel zalbiderenganako sakoneko errekonozimendutik egingo dut nik diglosiaren purgatorioaz artikuluaren iruzkina. Jendaurrean esan izan dut euskararen militanterik ezagutzen badut, horietako handi bat Mikel zalbide dela. Izateko gogoa bada norberak zerbait egitea euskararen alde zain geratu gabe beste norbaitzuek norberaren partez egin dezaten (Txepetx 1987: 233.) badaukagu zer eskertua, badaukagunez, gizon handi honi. Eusten eta ereiten jarraitzeko lehentasunak zeintzuk izan daitezkeen eztabaidatzen eta adosten hasteko ere, komeni da 70-80 hamarkadetan ozpindutako ardoari txorrotik joaten uztea eta zahagi berri bat betetzen hastea elkarrekin. zientifikotasun ETA objektibotasun DElAKoEz y diglosia kontzeptuaz aritu zaigu Mikel zenbaki honetako artikulu mardul-luzean eta oraintsu, BAT aldizkariaren 77. zenbakian, hizkuntza soziologiaren ibilia gurean argitaratu zuen. Artikulu horretan ere badihardu diglosia kontzeptuaz, besteak beste Txepetxek kontzeptu horretaz proposaturiko ekarpenekiko desadostasunak azaleratzeko. Artikulu biak izango ditut nik begien aurrean iruzkin hau egiteko.

Ereiten jarraitu behar dugu; ezin, bestela, purgatorioari eutsi! Julen Arexolaleiba Ciencia con conciencia geratu zitzaidan aspaldi gogoan iltzatuta eta harrezkero ez dut sinesten zientzia soziolinguistiko objektiborik egin litekeenik ere. Mikelen artikuluan oso garbi ikusten da diglosia kontzeptuak ziaboga-aldi asko izan dituela azken mendean. zientzia eta objektibotasuna izan behar ditugula ipar diosku kontzeptuak definitzerakoan, diglosiarena kasu. ez dirudi erraza denik, ordea. ez da erraza diglosiaren definizio bakarra adostea, eta ezta beste kontzeptu askorena ere (hizkuntza gatazka / hizkuntza-ukipena, hizkuntza-komunitatea / hiztun elkartea /hiztun herria, etab). ez jakiteagatik ez dakigu soziolinguistika, hizkuntza soziologia, hololinguistika edo zein jakintza-alor zehatzetan ari garen ere. halaxe kontuak! ez dakit, gainera, horiei guztiei buruzko txosten luze-zabalak eztabaidatzen hastea komeni ote zaigun. Sakonera begiratuz gero, uste dut gutxienik bi ikuspegik egiten dutela talka aspalditxo. Mikelek bereizten ditu nortzuk ari(tu) diren diskurtso soziolinguistiko teoriko arruntean eta nortzuk diskurtso politiko-ideologiko jakinaren gidaritzapean. Lehenengoak zientziaren objektibotasunaren izenean ari omen dira eta bigarrengoak, ordea, batek daki unean uneko zein interesen arabera. Adiera popularrak, azkenik, ez dio zientifikotasunari heldu, adiera politiko-ideologikoari baizik. zientzia erreibindikatzen du zalbidek eta kexu ageri da diglosia kontzeptuari Fishmanek eman nahi izan dion adiera aintzat hartu nahi ez delako gure artean. diskurtsoaren muina ondo ulertzen dudalakoan nago, eta ez nator bat. Ciencia con conciencia geratu zitzaidan aspaldi gogoan iltzatuta eta harrezkero ez dut sinesten zientzia soziolinguistiko objektiborik egin litekeenik ere. hala, bada, objektibotasuna ez da niretzat ez iparra eta ezta helburua ere. Adosago nago, bada, honako gogoeta honekin: Necesitamos tomar partido, en el sentido estricto de adquirir una perspectiva: en favor del conflicto y la desigualdad lingüística, o en favor del equilibrio y la equiparación real. Cuando estudiamos el conflicto lingüístico no nos podemos eliminar del cuadro general: estamos inmersos en él y sus leyes nos afectan. Somos parte de la lengua, y cuando la analizamos no podemos prescindir de que es la lengua la que se analiza a sí misma. En cierto modo no podemos ser objetivos (ni mucho menos imparciales) y ello, si lo entendemos en su justa proporción, es la demostración misma de que podemos ser racionales (Txepetx 1987:172.) Natorren, bada, artikuluaren mamiari dagokion diglosia kontzeptuaz aritzera. hasteko, Mikelen artikuluan oso garbi ikusten da diglosia kontzeptuak ziaboga-aldi asko izan dituela azken mendean. Fergusonek berak itxuraldatu egin zuen grezian adiera popularrean diglosiari ematen zitzaion esanahia. hor lehenengo ziaboga-aldia. Bigarrena Fishmanek eman zuen, Fergusonen adiera (hizkuntza beraren barietateen artekoa) itxuraldatuz (bi hizkuntza ezberdinen arteko konpartimentazio soziofuntzionala). Fishmanen adiera horri ikusi dizkiote akatsak hudsonek, Brittok

Julen Arexolaleiba Ereiten jarraitu behar dugu; ezin, bestela, purgatorioari eutsi! eta proposatu izan dute diglosiaz hitz egiterakoan Fergusonen 1959ko adieran erabiltzea. hala eta guztiz ere, Mikelek justifikatzen du: praktikan, ordea, murrizte-asmo horrek ez du aurrera egin. Berandu zen, izan ere, halako atzera-martxa handi baterako. eta XX. mendeko 70. hamarkadatik aurrera Catalunyan eta euskal herrian diglosia kontzeptuaz idatzi direnak, hizkuntza-politikaren gidaritzapekoak direlakoan, ez ditu aintzat hartu nahi, jakintzaz ari omen baikara. gure inguru hurbileko ziaboga-aldi horiek ez ditu gustuko, Fishmanek emandakoa bai. zientifikoentzat eta objektiboentzat daukan diglosia-adiera lehenetsi nahi du, Fishmanena. eta ni horrekin ere ez nator bat. Fishmanen adieran, posible da diglosia-kasu ahulenetatik indartsuenetara, eta are handik gorakoetara, continuum bat ezartzea diosku Mikelek. eta hori hala bada ere, arazoa horixe bera dela uste dut nik, continuum horretan elkarren antzik ez duten makinatxo bat egoera sartu ahal direla, sartu nahi dituela Fishmanek. Izan ere, elkarren artean zer ikustekorik ba ote dute honako egoera hauek: a) soldadu bat ikusi eta solaskideari mira, kixo: un zordao! moduan mintzo izan diren andaluziarrak ; b) nederlanderaren eta frantsesaren arteko konpartimentazio sozio-funtzionala Awterpen-en; eta c) mediku erdaldunari zer gertatzen zaien esan ezinka dabiltzan edadetu zegamarrak. horiek denak continuum baten baitako egoera diglosikoak dira Fishmanentzat eta bere jarraitzaileentzat. eta bai, halaxe da izan, baina antzekotasunak ala ezberdintasunak dira nagusi hiru egoera horietan? Antzekotasun bakarra da pertsona batzuek ez dutela h menperatzen eta gaizki pasatuko dutela funtzio batzuetan. gainerakoetan, konparatu besterik ez dago gaur egun nola bizi diren andaluziar alfabetatugabeak, frantsesik ez dakiten vlaanderendarrak eta euskal herrian ahalik eta erosoen euskaraz bizi nahi dugunok. guztiok izango gara egoera sozial diglosikoan, baina a zelako aldea! batetik bestera, ezta? horrenbestez, zer argitzen digu diglosiaren continuum delako horrek? Niri, praktikamente, ezer ez! Fishmanen continuum horretan zer aurki dezakegun ikusteko, zein eratako objektibotasunei ez dien behar beste erreparatzen argitzeko, laguntza handikoa izan zitzaidan bere garaian Txepetxek elebitasun sozialaz egin zuen continuuma: hasi monolingüismo absoluto an eta bukatu bilingüísmo identico an. Bi muturren artean beste sei elebitasun-sozial modu ezberdin (Txepetx 1987:315. or.), Fishmanek, nik dakidala, bereizten ez dituenak. graduazio horri erreparatuta, ondoriozta genezake a) kasuko andaluziarra monolinguismo relativo an bizi zela; b) kasuko flandiarrak bilingüismo interior era ohitu gura ez eta bilinguismo exterior era pasa nahi dute; eta c)ko zegamarrak, ordea, bilingüismo intimo an. hala, bada, Fishmanen continuum horretan zer aurki dezakegun ikusteko, zein eratako objektibotasunei ez dien behar beste erreparatzen argitzeko, laguntza handikoa izan zitzaidan bere garaian Txepetxek elebitasun sozialaz egin zuen continuuma.

Ereiten jarraitu behar dugu; ezin, bestela, purgatorioari eutsi! Julen Arexolaleiba Hizkuntzez ari bagara, izan ere, hiru plano baitauzka hizkuntza orok bere baitan: hiztuna, hizkuntz komunitatea eta lurraldea. distinguir entre una silla eléctrica y una mecedora (Txepetx 1987:251) zentzuzkoa dirudi, ala? Fishmanen aburuz diglosia soziala da eta elebitasuna norbanakoarena. Txepetxen aburuz, ordea, elebitasuna eta diglosia hiru dimentsiotan definitu ahal dira. hizkuntzez ari bagara, izan ere, hiru plano baitauzka hizkuntza orok bere baitan: hiztuna, hizkuntz komunitatea eta lurraldea. guztia da hizkuntza delakoa. diglosiaren pelikula horrela ikusi nahi izanez gero, segituan ohar gaitezke a) kasuko andaluziarraren problema berea dela, ez diela eragiten Andaluzian gaztelaniaz alfabetatuta dauden gainerakoei eta ezta gaztelaniari berari ere; b) kasuko vlaanderendarrei dagokienez, frantsesik -eta ingelesik- jakin ezean, ez dira behar bezain eroso sentituko unibertsitatean, ikertegietan, enpresa transnazionaletan, pop-kulturaren kontsumoan, turismoan, interneten, baina nederlanderak indartsu jarraituko du (ez gero eta indartsuago, baina, bai!, indartsu oraindik) alboko estatuan: herbehereak; eta c) kasuko euskaldunari zer? Ba hiztunen eta talde sozial euskaldunen iritsi ezinez gain, euskarak euskal herria duela lurralde bakar; edo hemen edo inon ez! horrenbestez, Mikel, ez zait niri oso argi geratu zeinek deitzen dion ardoari txokolate eta zeinek txokolateari ardo. Nori zein ardo-txokolate klase gustatzen zaion izango da, bada, gakoa. Txepetxek berak ere ziaboga-aldia markatu zuenez gutako hainbatentzat, berandutxo izango da atzera-martxatan hasteko. kontzeptua darabilgunean, hori bai!, esan dezagun zein adieratan ari garen. diglosiaz bezala, hizkuntza ekologiaz ere mintza gaitezke. Continuum askoz ere luzeagoa jar diezaiokegu Fishmanen adierari baldin eta di-/tri-/multi- (poli-)glosia-z hitz egiten hasten bagara. A zelako kasuistika zabala mundu osoan, gizarte-giroa aldatzeaz bat, segun giro-aldaketa horren eragile demografiko, politiko-operatibo, soziokultural eta ekonoteknikoek zer joera markatzen duten. Milioika kasuren continuuma osa liteke hor ere, ziurrenik, baina ez dakit nik ezer argitzen lagunduko ote diguten sailkapen tekniko, akademiko, neutral, ia anglofono soil horiek guztiek. hizkuntza ekologia bada gizateriak bere osotasunean gogotsu onartzea ingelesa h aldaeratzat eta gainerako hizkuntza guztiak de facto L bihurtzea; hizkuntza ekologia bada jaiotzatiko anglofono ez garenok ahalik eta di-/tri-/multi- (poli-)glosiarik egonkorrenean eta gatazkarik gabekoenean bizitzen ikastea, ez dakit ba nik musika hori gehiegi gustatzen zaidan. Jaiotzatiko anglofono elebakarrak izatea, beste ezer ikasi gabe, mundu osoko berezko alfabetatu funtzional bakarrak ez zait niri iruditzen oso ekologikoa. Aspiración maximalista izan gabe ere, lortze-

Julen Arexolaleiba Ereiten jarraitu behar dugu; ezin, bestela, purgatorioari eutsi! bidean da ingelesa nagusikeria hori? eta nagusikeria antiekologiko hori aintzat hartu nahi ez izateak utopiko, maximalista, diskurtso politikoen gidaritzapeko bihurtu(ko) gaitu. ez da, bada, jada hala? esaiozu, esaiozu anglofono elebakar horri beste hizkuntza funtzional bat (txinera, arabiera, gaztelania ) ikasi behar duela, nahitaez, hizkuntza ekologia zer den usaintzen hasteko. esaiozu, esaiozu hizkuntza handi hori ez ezik funtzionaltasun handirik eskainiko ez dion beste hizkuntza bat ere ikasi egin behar duela (euskara, ketxuera, norvegiera ), ikasi bai! benetan ulertu eta biziko badu hizkuntza ekologiaren sakoneko adiera. horretaz ere idatzi du Txepetxek, baina gogoeta horiek ez dirudi iristen direnik iparrameriketako jakintsuengana (Txepetx 1999: 142-143. orr. 386 p: il.). Txepetxen ekarpenik handiena, etxeko hizkuntza-soziologiaren alorrean, El estado actual del vascuence en la Provincia de Navarra (1970) liburuak ekarri zuen zalbideren ustez. 1987ko Un futuro para nuestro pasado tesi-lana dela-eta, bestalde, asmoz zabala eta, azalari dagokionez, 1972koa baino ondotxoz teorikoagoa ez zaio iruditzen Mikeli hemengo hizkuntza-soziologiaren benetako mugarria : un Futuro-ren dohainak gutxietsi gabe, argitalpen horrek baino aurrerapen handiagoa ekarri zuen 1972ko bere lehen lanak baieztatzen du. Ideiaren orijinaltasuna aitortuko dizut, Mikel, orain arte halakorik inori ez baitiot entzun. Landa-lana egiteko eta datuak batzen joateko abilezia aitortzen diozu Txepetxi, baina berak eta munduan zehar beste hainbatek jasotako datuekin eraiki duen teoriari ez diozu aparteko ekarpenik ikusten. hortxe zeure iritzia, inondik inora konpartitzen ez dudana. ohartxo bat, bakarrik: Txepetxek ezagutzen ditu Fishmanen lanak eta ekarpenak egin ditu. Fishmanek, haugenek, klossek, Fergusonek edota weinreichek ezagutzen dituzte Txepetxenak? Barka atrebentzia, baina uste dut Txepetxen ekarpenak etxeko hizkuntza-soziologiaren eremua gainditu egiten duela, badagoela bertatik zer ikasia etxetik kanpora ere. unibertsaltasuna neurtzeko zein begirada darabilgun, hortxe izango dugu aldea, my friend! Aspiración maximalista-ren, utopiaren eta etikarik gabeko pragmatika posibilistaren artean, non dago muga? Hizkuntza ekologia bada gizateriak bere osotasunean gogotsu onartzea ingelesa H aldaeratzat eta gainerako hizkuntza guztiak de facto L bihurtzea; hizkuntza ekologia bada jaiotzatiko anglofono ez garenok ahalik eta di-/tri-/multi- (poli-)glosiarik egonkorrenean eta gatazkarik gabekoenean bizitzen ikastea, ez dakit ba nik musika hori gehiegi gustatzen zaidan. DiAgnoSTiKoAz ETA AurrErABiDEEz y Mikelek egiten duen diagnostikoari dagokionean, europako oso hiztun-herri gutxik eskuratu dituen neurriko ekarpenak lortu baditugu ere, etxe-auzo-lagunarte multzoak bildu ohi duen hizkera informal eta intimoz oraturiko eguneroko bizimodu arrunta -k, erdaldunduz jarraitu du. Izan ere, euskaltzaleok teilatuko zuloak eta arteziak nola tapatuko

Ereiten jarraitu behar dugu; ezin, bestela, purgatorioari eutsi! Julen Arexolaleiba Euskararentzat eskubide asko aldarrikatzeko prest dagoen askotxok, ze erantzukizun txikia hartzen duten gero eguneroko bizimodu arruntean, etxeauzo-lagunartean! afan bizian ari ginen artean zilborretik gora iritsi zaigu, dagoeneko, bodegatik sartzen ari den ura. hala, bada, huts egin dugu diagnostiko zehatzaren identifikazio-saioan eta, horren ondorioz, lehentasun egokien aplikazio-lanean. Aurrerabideei dagokienean, orobat, Fishmanek proposaturiko Stages of Reversing Language Shift-eko (rls) 6. pausoa da ardatza, oinarria eta ezinbesteko helburua : the intergenerational and demographically concentrated home-neighborhood-community: the basis of mother tongue transmission. Arnasguneetan zein gainerakoetan, beraz, euskara ama-hizkuntza gisa hurrengo belaunaldira transmititzen laguntzen ez duen euskalgintza ez da euskalgintza ona. zenbat eta gutxiago laguntzen duen transmisio-lan horretan, orduan eta energia gutxiago xahutu behar da euskalgintzaren ekimen horretan. Mikelek esan nahi badigu euskaltzaleok (instituzioetan eta gizarteehunean) legozkigukeen eskubideak aldarrikatzen energia gehiago xahutu dugula hiztun-herri gisa dauzkagun erantzukizunei elkarrekin aurre egiten baino, ados nago ni. erantzukizuna, beraz, tokian tokiko eskubideen aurretik eta gainetik, beti! euskararentzat eskubide asko aldarrikatzeko prest dagoen askotxok, ze erantzukizun txikia hartzen duten gero eguneroko bizimodu arruntean, etxe-auzo-lagunartean! erabat ados, Mikel, bada, berezko transmisioa ez etetea, ahozkoari lehentasuna ematea, gertuko harreman-sareetan erabiltzea ezinbestekoak ditugula aurrera egiteko. gainerakoan, Mikel, badauzkat zalantzak nik rsletako pausoen hurrenkeraren zurruntasuna dela-eta. esate baterako, 6. urratsari eutsi ahal izango genion, 30 urteotan, euskalgintza oso-osoa horretara jarrita ere, baldin eta lege bitartez (1. urratsa) euskalduntzeko eta alfabetatzeko (4. eta 5. urratsak) jarri diren baliabideak jarri izan ez balira?; komunikabideetan, lanean, kultura sortzen eta kontsumitzen, euskaldungoa antolatzen, lurraldetasunaren kontzientzia ereiten, identitatean sakontzen egin ditugunak egin gabe, uste duzu hobeto eutsiko geniola 6. urrats horri, denok terreno pribatu-intimo horretan eragiten saiatu izan bagina? Ni, ezetzean nago: oro har, egin ditugunak egin ez bagenitu, askoz ere txartoago geundeke 6. urratsean ere! eta gabeziak ere ikusten dizkiot rsl horri, inon ez baitut ikusten nabarmentzen denik norbanako euskaldunaren identitatea landu egin behar dela asmoz eta jakitez, erein egin behar dela identitatearen konpartimentazio psiko-funtzionalean, intimitateari eutsiko badiogu. Izan ere, identitateari gagozkiola, euskara batua sortu aurretiko belaunaldikoak dira, tamalez, zorioneko betiko arnasgune erromantiko horietan (esan dezadan

Julen Arexolaleiba Ereiten jarraitu behar dugu; ezin, bestela, purgatorioari eutsi! neu ere halakoetatik natorrela) bizi diren Echave-Ansoateguitarrak; eta oso gutxi dira, era berean, euskara batua sortu ondorengo irakasleak, ikasleen abizenak euskaraz ondo idazten eta ahoskatzen ahalegintzen direnak, esate baterako. Auzien auziari, nor naiz ni? galderari, inork gutxik heldu nahi dio adarretatik, badirudi gehiegikeria iruditzen zaigula identitate kontuetan normal antzean jokatzen hastea. Eta halaxe doazkigu kontuak: EGA gaindituko du Echave-Ansoategui horrek, idazlanean ez duelako akats ortografikorik egin! Horrenbestez: 1) Identitatean erein gabe ezin diogu intimitateari eutsi, ez arnasguneetan eta ezta gainerakoetan ere; 2) Identitate autozentratuan ereindakook, ordea, intimitatean bizi ahal izanda bakarrik euskaraz, ez gara gustura bizi XXI. mendean: egungoa baino bidezidor zabalagoa behar dugu konpartimentazio sozio-funtzionalean (K B = K + B eskeman den-denok, bai!) ahalik eta garatuen bizitzeko gure identitate euskaldun eleaniztuna; 3) Ordainpeko autopista bakarrean ibili nahi ez badu gizateriak hiruzpalau belaunaldi barru, espabila gaitezen egungo di-/tri- /multi- (poli-)glosiko guztiok!, bizi-bizirik jarrai dezagun etorri datorren hurrengo ziaboga-aldi historikoan: deshazkundearena. Aurrera egiteko(tan), Koldo Mitxelenaren zuhurtziaren osagarri, Gotzon Garate eta Bitoriano Gandiaga modukoen bihozkadak ere bidelagun (izan) ditugu: Auzien auziari, nor naiz ni? galderari, inork gutxik heldu nahi dio adarretatik, badirudi gehiegikeria iruditzen zaigula identitate kontuetan normal antzean jokatzen hastea. Mundu hau nola eraiki dugun ez zait gustatzen batere, saretan bildu dugu gizona, lege sasitan abere; askatasuna lor ahal baledi, zail egin dugu lar ere; hainbat kate ta hainbat hedetan ezin dut etsi halere. Zoroa-izan guratik inork ez nau aterako inoiz, eder deritzat, libre bihurtu nintzakeelako arrazoiz; jabe zatzaizkit, oi zorotasun, biluztu nazazu urgoiz, beldurrik gabe trufa ahal nadin legeak maite bide-ohiz.

Ereiten jarraitu behar dugu; ezin, bestela, purgatorioari eutsi! Julen Arexolaleiba zientifikoa ez da izango gandiagaren poema, baina ederra bai e!, Mikel? Clearing house-an parte hartzeko gertu ni, denok desiratzen dugun hizkuntza ekologiaren modus vivendi horren xerka. l ErrEfErEnTziA BiBliogrAfiKoAK Sánchez Carrión, J.M. Txepetx (1987). Un futuro para nuestro pasado. Claves de la recuperación del Euskara y teoría social de las lenguas. San Sebastián: elkar. Sánchez Carrión, J.M. Txepetx (1999). Aplicación sociolingüística de la territorialidad. Márgenes de encuentro, Bilbao y el euskara:sistemas modélicos de interpretación, modelos sistémicos de actuación. Bilbo: Bilboko udala.